ANTZARA JOKOA
Urtero, herriko bestetan,
San Martinetan antzara jokoa egiten da. Bertan
gazte batzuk parte hartzen dute zaldiz, soka
batetik zintzilikatua den antzara bateri lepoa
kendu behar diote. Lehena ezpata batekin ibiltzen
da eta erregea da, bertzeak heien besoen indarraz
ari dira. Antzara jokoa gazteen iniziaziorako rito
bat da, ohitura hau Euskal Herrian zabaldua zen
toki ainitzetan bainan orain herri guttitan egiten
da. Iparraldean egiten da zaldiz: Sara, Zuraide,
Oleta, Ainhoa eta Ahetzen. Hegoaldean
itsasontziz egiten dute Lekeition.
Auvergne eskualdean Saint-Bonnet-près- Riom
herrian, irailak 14 ondorengo igandean gazteak
zaldiz pasatzen dira antzararen lepoa tiratzeko.
Beti eskualde hortan, Arfeuilles herrian ere
aurkitzen dira zaldizkoak eta antzarak
|
|